Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Tirabirak" erakusketa: gure iragana bineta bidez

Dokumentuaren akzioak

"Tirabirak" erakusketa: gure iragana bineta bidez

2016/02/17 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk Donostia 2016rekin batera garatu duen proiektu honetan, gure iragan gatazkatsua jorratu duten 52 marrazkigileren lanak bildu dira; bihar inauguratuko da erakusketa ibiltari transmedia.

Tirabirak erakusketa ibiltari transmedia, Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzarentzat landutako egitasmoa da. Proiektu honetan, hain zuzen, euskal gatazkei buruzko tira grafikoen gaineko laginketa sistematiko eta zabala egin dute: 15.000 egunkari inguru aztertu dituzte lagina osatzeko, 30.000 bineta baino gehiago ikuskatuta. Horietatik, gatazkekin zerikusia duten 3.500 tira identifikatu dituzte, eta, azkenik, 448 eraman dituzte bihar, arratsaldeko 19:30ean, inauguratuko den erakusketara.

Erakusketa Bilboko Bizkaia Aretoko Chillida erakusgelan izango da ikusgai otsailaren 18tik martxoaren 8ra bitartean -08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, sarrera doakoa-.

Erakusketan, besteak beste, azken lau hamarkadatan egunkari garrantzitsuenetan argitaratutako marrazkigile ugariren zintak daude ikusgai: Zaldieroa, Máximo, Zulet, Peridis, Tasio, Forges, Máximo, Oroz, Olariaga, Ripa, Mattin, Ricardo & Nacho, Martín Morales, Aós, Martintxo, Ramón, Iñaki & Pintu, Dusón, Idígoras & Pachi, Mingote, Angel & Guillermo, Jon Zabaleta, Michel Iturria, Juan Carlos Eguilleor, Romeu, Puebla, Rafa Ramos, Adur, Antón, Axpi, Endika, Eneko, Ferreres, Gallego & Rey, Jon Pedro, Koldo, López & Pérez, Mad, Mokordo, Ori, Peli, El Perich, Ricardo, Romeu, Tulino edota Xim.