Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tintin: 100 urte zientziarekin
Erabiltzailearen akzioak

Tintin: 100 urte zientziarekin

2007/07/11 - Unibertsitatea.net

Kutxako Gizarte Ekintzak "Tintin: 100 urte zientziarekin" erakusketa antolatu du Donostiako Zientziaren KutxaGunean.

Hergé, Tintinen istorioen sortzailearen jaiotzaren mendeurrena da aurten eta komikien bidez, zientzia eta teknologiarekin lotutako zenbait esperimentu, aurkikuntza eta fenomeno naturalen berri emango dute erakusketa osatuko duten 25 panelek.

Abuztuaren 31a bitartean egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera 10.00etatik 20.00etara eta asteburu eta jaiegunetan 11.00etatik 20.00etara.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari