Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arnasketa infekzio larriagatik ospitaleratutako 0-3 urteko haurren gaineko ikerketa batean UPV/EHUko irakasle biren artikuluak hartu ditu kontutan The Lancet aldizkariak

Dokumentuaren akzioak

Arnasketa infekzio larriagatik ospitaleratutako 0-3 urteko haurren gaineko ikerketa batean UPV/EHUko irakasle biren artikuluak hartu ditu kontutan The Lancet aldizkariak

2013/03/13 - Unibertsitatea.net
Hasiera batean The Lancet zientzia aldizkari ospetsuak mundu osoko 5.955 artikulu aukeratu zituen bere ikerketa gauzatzeko baina azkenean 79 artikulurekin geratu zen, tartean UPV/EHUko Emilio Pérez-Trallero eta Eduardo González Pérez-Yarza irakasleenak.
Arnasketa infekzio larriagatik ospitaleratutako 0-3 urteko haurren gaineko ikerketa batean UPV/EHUko irakasle biren artikuluak hartu ditu kontutan The Lancet aldizkariak

Iturria: UPV/EHU

UPV/EHUko Donostiako Medikuntzako eta Odontologiako Fakultateko Emilio Pérez-Trallero eta Eduardo González Pérez-Yarza irakasleen bi artikulu The Lancet zientzia aldizkari ospetsuak argitaratu ditu.

The Lancet aldizkariak aire bide txikian arnasketa infekzio larria izateagatik ospitaleratutako 3 urtetik beherako haurren gaineko artikulu bat argitaratu du. Lana osatzeko mundu osoko 5.955 artikulu aukeratu zituen eta azkenean horietatik 79 izan ziren hautatuak, tartean UPV/EHUko irakasleenak:

  • Hospitalization for respiratory syncytial virus in the paediatric population in Spain. Arnas birus sintzitialaren (VRS) ondorioz ospitalizatutako haurren tasa aztertu zuen lanak eta Epidemiology and Infection argitalpenean plazaratu zen 2003an.
  • Hospitalization rates for human metapneumovirus infection among 0-to 3-year-olds in Gipuzkoa (Basque Country). Metapneumobirusaren eraginez ospitaleratutako 0 eta 3 urte arteko haurren tasa aztertu zuen lanak eta Epidemiology and Infection argitalpenean kaleratu zen 2009an.