Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bilakatzeko aplikazio bat garatu du Aholab ikerketa-taldeak

Dokumentuaren akzioak

Testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bilakatzeko aplikazio bat garatu du Aholab ikerketa-taldeak

2015/03/17 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab taldeko ikerlariek garatu dute TTS Aholab izeneko aplikazioa.

Hitz egiteko ezintasunak dituztenentzako antzeko tresnak egon badaude, hala ere, zerbitzu horien erabiltzen dituzten ahotsak generikoak izaten dira, ez dute izaten zerikusirik pertsonaren izaera edota adinarekin. Hori dela eta, testua ahots pertsonalizatu bilakatzeko aplikazioa garatu du Aholab iker-taldeak

Android sistema erabiltzen duten gailuetarako aplikazioa da eta idatzten diren testuak ahos bilakatzen ditu. Gainera, lokuzioak testuinguruaren edo egoeraren arabera kudeatzeko aukera ematen du. Euskaraz, gaztelanian, ingelesez, txineraz, eslovakieraz eta katalanez eskuratu daiteke, guztira sei hizkuntzata.

“TTS Aholab” Daniel Garcíaren ikasketa bukaerako proiektua izan da eta Aholab ikerketa-taldearekin garatu zuen telekomunikazioetan ingeniaria den honek. Aplikazio horrekin 2014ko Bizkaiko app onenaren eta Hezkuntza eta Berrikuntza kategoriko aplikazio hoberenaren sariak jaso ditu Start BiscayApp lehiaketan.

Komunikatzeko arazoak dituztenei bidea erraztea du helburu tresna honek, gainera, pertsonalizatzeko aukerari esker, tonua, abiadura edota intentsitatea bezalako parametroak aukeratu ditzakete.

Hemen duzue artikulu osoa: TTS Aholab aplikazioa: ahotsa galdu dutenen hitzaren hotsa