Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tesiak 3 minututan

Dokumentuaren akzioak

Tesiak 3 minututan

2015/11/09 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Tesiak 3 Minututan Lehiaketan hamaika parte-hartzaile sailkatu dira.
Tesiak 3 minututan

NUPen argazkia

Hamaika izan dira Nafaroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Tesiak 3 Minututan Lehiaketaren 4. edizioan sailkatu direnak. Ikertzaileei zientzia-dibulgazioak eta komunikazioak daukaten garrantzia norainokoa den erakustea du helburu lehiaketak eta laugarrena da aurten antolatu den edizioa. 

Lehenengo "Tesia 3 Minututan" lehiaketa 2008an egin zen Australiako Queensland Unibertsitatean eta oso harrera ona izan zuen. 2010ean Australia, Zelanda Berri eta Fijiko unibertsitate askok nazioarteko lehenbiziko lehiaketa egin zuten eta urtetik urtera parte hartzaile gehiago dauzka nazioartean. 

Finalerdiak izan ziren Iruñean eta Zaragozan joan den astean. Finalerako Zaragozako Unibertsitateko 6 parte-hartzaile, NUPeko 4 eta Errioxako 1 sailkatu dira. Beren lanaren garrantzia zein den eta gizarteari egingo dion ekarpena hobekien azaltzen duena izango dira sarituak lehiaketan. Doktoretza Tesi baten Komunikazio onenaren saria 1.000 eurokoa da eta 500 euroko saria Gradu Amaierako Lan baten komunikazio onenarena.