Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikasleek "Tesiak 3 minututan" lehiaketan parte hartzeko aukera dute

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko ikasleek "Tesiak 3 minututan" lehiaketan parte hartzeko aukera dute

2013/09/23 - Unibertsitatea.net
Lehiaketak ikasten ari diren ikertzaile berriek beraien tesiak, master amaierako lanak edo karrera amaierako proiektuak jendaurrean zabaltzeko gaitasuna saritzen du.

UPNA/NUPek antolatutako "Tesiak 3 Minututan" lehiaketaren 2. edizioan parte hartzeko izen ematea irekita dago irailaren 30 arte.

UPNA/NUPeko ikasleei zuzenduta dago eta lehiaketak ikasten ari diren ikertzaile berriek beraien tesiak, master amaierako lanak edo karrera amaierako proiektuak jendaurrean zabaltzeko gaitasuna saritzen du. Gehienez hiru minututan azaldu beharko dute beraien lana eta hau hizkera errazean, ulergarrian eta jendeari orokorrean iristeko modukoan egin behar dute.

Eskariak unibertsitateak Iruñean eta Tuteran dituen erregistroetan aurkeztu behar dira eta oinarriak hemen aurkituko dituzu.