Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaraz idatzitako tesien bila dabil Tesiker
Erabiltzailearen akzioak

Euskaraz idatzitako tesien bila dabil Tesiker

2013/10/01 - Unibertsitatea.net
Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen arabera 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskaraz eta hauetatik 254 dira Tesiker egitasmora gehitu direnak.

Orain gutxira arte zaila zen jakitea unibertsitateetan euskaraz aurkeztutako tesiak zenbat eta zeintzuk ziren. Baina UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak lankidetzan sortutako Tesiker egitasmoari esker posible da.

Tesiker egitasmoak euskaraz sortutako tesiak digitalizatzen ditu eta hauek kontsultatzeko moduan daude 2011az geroztik Euskarazko tesiak gunean.

UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen arabera, 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskaraz eta hauetatik 254 dira Tesiker egitasmora gehitu direnak.

Hori dela eta, lan hauek biltzen jarraitzeko asmoa dute eta tesi egilea bazara edo euskaraz idatziko tesi baten berri baduzu idatzi ezazu tesiker@ueu.org helbidera edo deitu 946790546 telefonora.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari