Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrako TeleNatura Jaialdiko Iruñea Hiria Saria alemaniara joan da

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrako TeleNatura Jaialdiko Iruñea Hiria Saria alemaniara joan da

2007/10/29 - Unibertsitatea.net
Jaialdian eman diren 13 sarietatik hiru dokumental irabazleak eraman ditu.

 Universidad de Navarrak joan zen astean antolatutako TeleNatura dokumentalen jaialdiaren berri eman genuen aurrekoan.

17 herrialdetako 90 pelikulek parte hartu zuten eta saritua "Oldies but goldies" dokumental alemaniarra izan da. 43 minutuko lana da eta bertan  Alemaniako basoetatik milurteko zuhaitzen bila bi urtez egindako lanaren berri ematen da. Lehen sariaz gain, gidoi eta argazki onenaren sariak ere berak jaso ditu.

Bestalde, Eduardo Beriánen "El murciélago, Pamplona: naturaleza urbana" pelikulak espainiar ekoizpen onenaren eta dibulgazio zientifikoaren sariak jaso ditu.

Hauxe da sarituen zerrenda.