Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Teknoskopioa" lehiaketan gazteak zientzialari

Dokumentuaren akzioak

"Teknoskopioa" lehiaketan gazteak zientzialari

2009/12/01 - Unibertsitatea.net
"Darwin eta eboluzioa" izango da aurtengo lehiaketaren ardatza eta helburua da gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna eta jarrera ekintzailea sustatzea.

Teknoskopioa 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ideia-lehiaketa da eta seigarren urtez antolatu da.

Darwin eta eboluzioa izango du oinarri eta helburua da lehiaketak irauten duen bitartean gazteak ikertzaile, asmatzaile eta sortzaile bihurtzea.

2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartean egingo da eta ekimenaren atzean daude Elhuyar Fundazioa, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.