Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Teknoskopioa, gazteentzako Elhuyar Fundazioaren proiektu-lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

Teknoskopioa, gazteentzako Elhuyar Fundazioaren proiektu-lehiaketa

2010/11/22 - Unibertsitatea.net
Lehiaketaren bidez gazteak ikerketan eta ikertzaileen munduan murgiltzea da helburua.

Teknoskopioa Elhuyar Fundazioaren proiektu-lehiaketa berria da: ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoena.

Lehiaketa DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleei dago zuzenduta eta helburua da eguneroko bizitzan aurkitzen den edozein motatako arazori konponbidea bilatzea.

Parte hartzeko kategoria bi daude:

    • Ikerketa-proiektua: arazoari konponbidea emango dion ikerketa lana garatzea.
    • Proiektu teknologikoa: arazoari konponbidea emango dion produktu teknologikoa diseinatzea/garatzea.

Informazio gehiago Teknoskopioa gunean.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari