Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Teknologia berrietan itzulpengintza landuz

Dokumentuaren akzioak

Teknologia berrietan itzulpengintza landuz

2012/06/22 - unibertsitatea.net
Datorren urtean UEUren ekimenez lau graduondoko berri egingo dira EHUn. Itzulpengintza eta Teknologia horietako bat da.

Azken hamarkadetan teknologia berriak garatu eta aurrera egin dutela begi bistan dago. Honen harira, Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Lan merkatua handitu da eta produktu berriak sortu dira. Behar berri horiei erantzuteko Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa prestatzea pentsatu dugu. Helburua lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzea eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzea da. Horrez gain, ikasleek ikasiko dute: informazioa kudeatzeko gai izaten, itzulpengintzari aplikatzen zaizkion oinarrizko teknologiak modu praktikoan erabiltzen, ordenagailuz lagundutako itzulpenaren teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzen, Softwarearen eta web guneen lokalizazioarekin lotutako prozesuak sakon ezagutzen... besteak beste.

Graduondokoa EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da eta antolaketan Langunek eta UEUk lagundu dute. Ikastaroa on line izango da nagusiki. Horretarako, moodle plataforma erabiliko da eta kudeaketa teknikoa UEUk egingo du. Halere, modulu bakoitzean gutxienez saio bat presentziala izango da. Honekin bilatzen dena ikasleei autonomia ematea da.

Izen-ematea eta matrikulazioa epea irekita dago. EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko webgunetik.