Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkarrezurreko ebakuntzak planifikatzeko softwarea sortu dute Tecnuneko irakasleek
Erabiltzailearen akzioak

Bizkarrezurreko ebakuntzak planifikatzeko softwarea sortu dute Tecnuneko irakasleek

2011/03/25 - Unibertsitatea.net
Tecnuneko irakasleek sortutako 3D erreminta torlojuarekin kaltetutako orno bat finkatu behar denerako da baliagarria.

Tecnuneko irakasleek bizkarrezurreko ebakuntzak planifikatzeko software aurreratua sortu dute: Viewit Spine.

Torlojuarekin kaltetutako orno bat finkatu behar denerako da baliagarria 3D erreminta. Pantaila batean gaixoaren eskanerrak erakusten ditu eta ondoren planifikatzaileak kaltetutako bizkarrezurra berreraiki egiten du digitalki. Adituari zein inplante ezarri, zein tamainatakoa eta non esaten dio eta informazioa gortzeko eta ondoren ebakuntza-gelan berriz ere ikusteko aukera ematen du.

Orain Nafarroako Unibertsitate Klinikoa ari da softwarea balioztatzen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari