Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tecnun-ek ingeniaritzaren mundua batxilergoko ikasleengana hurreratzeko jardunaldia ospatuko du
Erabiltzailearen akzioak

Tecnun-ek ingeniaritzaren mundua batxilergoko ikasleengana hurreratzeko jardunaldia ospatuko du

2013/10/10 - Unibertsitatea.net
Urriaren 18an ospatuko den ekimenean produktu baten diseinua nola egiten den erakutsiko zaie ikasleei besteak beste.
Tecnun-ek ingeniaritzaren mundua batxilergoko ikasleengana hurreratzeko jardunaldia ospatuko du

Irudia: Tecnun

Tecnun-ek, Universidad de Navarrako Ingeniarien Goi Eskolak, batxilergoko ikasleei zuzendutako jardunaldi bat antolatuko du urriaren 18an.

Jardunaldiarekin zera lortu nahi da, parte hartzaileek Ingeniaritza Mekanikoaren eta Industria Diseinuko eta Produktuen Garapenerako Ingeniaritzako oinarrizko ezagupenak jasotzea.

Hori dela eta, ekimenean produktu baten diseinua nola egiten den erakutsiko zaie ikasleei besteak beste: merkatuan produktuaren beharra atzematen denetik saltokira iristen denera arte, prozesuan ingeniariek betetzen duten lana zein den...

Jardunaldia, urriaren 18an ospatuko da Tecnunen Egoitzan (Donostian) eta arratsaldez izango da, 15.30etatik 18.30etara.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari