Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tas Tas Irrati libreak aro digitalera salto egin nahian

Dokumentuaren akzioak

Tas Tas Irrati libreak aro digitalera salto egin nahian

2012/07/03 - unibertsitatea.net
Tas Tas Irrati Libreak Eusko Jaurlaritzak agindutako irrati lizentzien konkurtsoan parte hartu behar du.

Tas Tas Irrati Libreak 20 urte daramatza uhinak giza elkarteen hitzekin betetzen. Gaur egun gauzak aldatu dira, teknologiek aurrera egin dute. Beraz, eraberritzeko edo hiltzeko garaia heldu da. Aro modernoetan erreminta modernoak erabiltzea ezin bestekoa da eta Bilboko Irrati libre honi aldatzeko ordua heldu zaio. Bestela uhinen zehar hedatzen dituen ahotsak mutu gera daitezke.

Hori dela eta, Tas Tas Irrati Libreak Eusko Jaurlaritzak agindutako irrati lizentzien konkurtsoan parte hartu behar du. Aro digitalera salto egingo du 20 urtez, uhinak, bere hitzekin bete ondoren. Baina hori gauzatu ahal izateko dirua behar da. Lizentzia bat lortzea guztion esku egon daitekeen eskubidea dela bermatzen du legeak. Baina hori emateko baldintzen artean 64.000 euroko fondoa izatea eskatzen da. Tas Tas Irrati Librea irrati txikia da eta ez du irrati emisore handiek duten dirutza. Horregatik eskaera publiko bat plazaratu dute. 4.500 euro lortu nahian darabiltzate eta horretarako herriaren, auzoaren, pertsonon laguntza behar dute. Azken finean, lortutako diru guztia herriari, auzoari, pertsonoi bueltatuko zaigu Irrati Uhin Libreen bidez.