Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Talde eta alor oso anitzetako 130 bat ikerlan jaso dira IkerGazte kongresurako
Erabiltzailearen akzioak

Talde eta alor oso anitzetako 130 bat ikerlan jaso dira IkerGazte kongresurako

2015/02/17 - Unibertsitatea.net
Uste zena baino oihartzun handiagoa izan du IkerGazteko artikulu bidalketak. Jende ezberdinaren ikerlanak jaso dira, hemengo zein nazioarteko unibertsitate eta ikerketa zentroetatik bidalitakoak, besteak beste.

Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkizuegu zuen ikerlana bidaliz parte hartu duzuen guztioi, baita gure mezuak zabaltzen lagundu diguzuenoi ere. 130 bat IkerGazte biltzea lortu da, aurreikusten zena baino gehiago, emaitza oso positiboa izan da, beraz.

Hala ere, lan guztiek ezin dute parte hartu maiatzaren 13-15 artean ospatuko den kongresuan, hori dela eta, ekarpenak ebaluatzaile talde batek aztertuko ditu. Azterketa horien emaitzak martxoaren 10ean emango dira, orduan jakingo da beraz, zeintzuk izango diren ikerlana IkerGazte kongresuan aurkeztuko dutenak

Martxoaren 10a arte hartu emanerako tartea zabalduko da, hau da, IkerGazteekin elkarlanean aritzekoa, besteak beste, bidalitako lanetan moldaketarik egin behar izango balitz jakinarazi edota beste konturen bat argitzeko. Tarte hori bukatzean, azken egitaraua finkatzeko garaia izango da.

Besterik gabe, beste behin eskerrak eman eta IkerGazten parte hartzeko artikulua bidali duen Olatz Perez De Viñaspreren bideoarekin uzten zaituztegu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari