Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tabako enpresek heriotza saltzen dutela uste du Natividad Cangak, Nafarroako Unibertsitateko irakasleak
Erabiltzailearen akzioak

Tabako enpresek heriotza saltzen dutela uste du Natividad Cangak, Nafarroako Unibertsitateko irakasleak

2014/03/13 - Unibertsitatea.net
Tabakismoa norbanakoen artean publizitatearen ondorioz transmititzen dela adierazi du, eta, gainera, dio erretzeari uzten diotenak erretzen hasten direla iragarkiek duten estimulazio eraginarengatik.
Tabako enpresek heriotza saltzen dutela uste du Natividad Cangak, Nafarroako Unibertsitateko irakasleak

Irudia: Manuel Castells

6 milioi bat pertsona hiltzen dira urtero tabakismoarengatik, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Heriotzen kausen atzean, gaixotasun ugari daude; guztira, 25: hala nola, biriketako minbizia. Denak hala denak, ordea, tabakoak eragindakoak. Hori hala, Nafarroako Unibertsitateko irakasle den Natividad Cangak adierazi du tabako enpresek heriotza saltzen dutela.

Unibertsitate horrek antolatutako Komunikazioaren eta Osasunaren XI. mintegian eskainitako hitzaldi batean egin ditu adierazpenok. Izan ere, Cangak egin berri duen ikerketa baten emaitzen arabera, tabako ekoizleek "diru kantitate handia" inbertitzen dute publizitate kanpainetan.

Iragarki horien bitartez, Cangaren iritziz, tabakismoa pertsonen artean transmititzea lortzen dute, eta transmisio hori, gainera, honako modu hauetan estimulatzea lortzen dute: batetik, erretzen ez dutenak erretzen hastera bultzatuz; bestetik, erretzen dutenek erretzeari utzi ostean, berriro erretzen hastea sustatuz; edota tabakismoaren gaixotasuna duenari erretzeko adikzioa handituz.

Eta estimulu kaltegarri horien eragin zuzenena gazteek eta emakumeek jasaten dutela dio. Cangaren aburuz, gazteei eragiten die tabakoaren aldeko iragarkiez inguratuta egon ohi direlako, eta emakumeei, berriz, besteak beste, usteengatik, sineskerarengatik eta parekidetasun printzipioengatik.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari