Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 15a da

Dokumentuaren akzioak

Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 15a da

2018/10/09 - Unibertsitatea.net
Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak lankidetzan antolatu dute.

Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak eta UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak elkarlanean  Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Saria antolatu dute.

Soziologiako Graduan eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan matrikulatutako ikasleei dago zuzendua. Alegia, 2017/2018 ikasturtean GRALa (euskaraz/ gaztelaniaz) aurkeztu eta gutxienez bederatziko kalifikazioa lortu dutenei.

Epaimahai misto bat eratuko da lanak aztertzeko eta hauen lana izango da gaiaren interesa eta gai horrek komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena baloratzea.

Sariketara aurkezteko izen-emate orria bete behar da eta GRALarekin (PDF formatuan) batera ondorengo helbide elektronikora bidali: avsp@avsp.eus (GAIA: Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Saria).

Sariketan parte hartzeko azken eguna urriaren 15a izango da (15.00etan).

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Saria.