Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian SomosMedicina.com: Medikuntza ikasketak fakultateko hormetatik haratago

Dokumentuaren akzioak

SomosMedicina.com: Medikuntza ikasketak fakultateko hormetatik haratago

2011/11/14 - Unibertsitatea.net
Gaur, www.somosmedicina.com medikuntzari buruzko bloga dakargu gurera. Osasunari buruzko ikasketak aurrera eramateaz gain, ikasle batek garatzen duen blog honen helburua da: fakultateko hormetatik irtetea eta kaletik jorratzea arloa. Aitor Guitartek gidatzen duen egitasmoan, osasunari buruzko informazioa eta baliabideak eskaintzen dira.

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza ikasten duen ikaslea dugu Aitor Guitarte, fakultatean sartu ahala konturatu zen Medikuntzaren gai interesgarrienak geletako hormetatik kanpo zeudela, kalean. Osasun sisteman parte hartzen duten mediku, langile, ikasle eta eragileen eguneko errealitatean zegoela gakoa.

Hori zela eta, www.somosmedicina.com zabaldu zuen Aitorrek. Bertan, arloarekin lotuta zeuden liburuak, apunteak, webguneak, softwarea zabaltzen hasi zen. Apur-apurka eduki gehiago gehitu ziren blogean: kasu klinikoak, esperientziak, teknologiari buruzko artikuluak... eta hainbat partaideen ekarpenak ere kaleratu dituzte: iritzi artikuluak, ikerketa lanak, apunteak eta abar.

Twitterren eta Facebooken ere presentzia du SomosMedicinak. Hazten joan den proiektu interesgarria.