Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegirako izena emateko epea zabalik

Dokumentuaren akzioak

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegirako izena emateko epea zabalik

2016/10/24 - unibertsitatea.net
Jardunaldia UEUk eta Talaios kooperatibak antolatu dute elkarlanean eta helburua software eta teknologia libreen arloan lanean dabiltzan euskal garatzaileek elkar ezagutzea eta sarea indartzea da.

UEUren Software Librearen Euskal Mintegia (I. eta II. mintegia) aitzindari izan zen Euskal Herrian software librearen garrantzia azpimarratzen. Urte asko eta gero, topaketak berreskuratu eta Talaios kooperatibarekin elkarlanean aritu eta adituen arteko topaketa zabalagoa antolatu nahi du UEUk azaroaren 17rako. Software eta teknologia librearen arloan lanean dabiltzan euskal garatzaileek elkar ezagutzea eta sarea indartzea du helburu Software eta Tekonologia Librearen III. Euskal Mintegiak. Izan ere, oraingo honetan softwarea bakarrik ez, bestelako teknologia libreak ere kontuan hartu nahi dira: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...

"Burujabetzat teknologikorako bidean" izenburupean, burujabetza teknologikoaren eztabaida erdigunera ekartzea ere bada helburua. 

Izena emateko epea zabalik dago. Matrikula doan izan arren, beharrezkoa baita aurretiaz izena ematea.