Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian SocialTechBook ikerketa-proiektuaren helburua irakurketa, liburua eta teknologiaren arteko lotura aberastea

Dokumentuaren akzioak

SocialTechBook ikerketa-proiektuaren helburua irakurketa, liburua eta teknologiaren arteko lotura aberastea

2012/11/23 - Unibertsitatea.net
Liburuaren eta irakurketa ereduaren paradigmaren aldaketa ezagutzen ari dugun honetan, etorkizuneko liburuari buruzko gogoeta egitera behartuta gaude. Egitasmo honen helburu nagusia litzateke, hau definitzen laguntzea: “etorkizuneko liburua eta irakurketa”.

DeustoTech Learning ikerketa taldetik abiatzen den proiektua da SocialTechBook. Bertan, ikasketa prozesuari begirako Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) ikerketa, garapena eta berrikuntza lantzen da.

SocialTechBook-ek ekarpena gogoetatik harago eraman nahi du eta "...ohiko liburua eta irakurketa elkarrekintzako jarduerekin, ikus-entzunezko baliabideekin eta elkarlaneko irakurketarekin integratzen duen esperientzia" proposatu nahi du. Zehatzago adieraziz, baldintza hauek betetzea, besteak beste:

  • Paperezko testuak 3D baliabideez, ikus-entzunezko baliabideez eta multimedia baliabideez aberastea
  • Elkarri eragitea, urrutiko esperimentuen bidez
  • Irakurketa prozesu soziala eta laguntzailea izatea
  • Irakurleen arteko elkarrekintza sozialerako hainbat bide zehaztea
  • Irakurle eta autoreen edo gaian adituak direnen arteko bi noranzkoko komunikazioa sustatzea
  • Edukia, komunikazioa eta elkarrekintza diseinatzea, diseinu unibertsalaren printzipioei jarraiki
  • Liburu aberastuek premia bereziak dituztenentzako irisgarritasuna sustatzeko duten ahalmena aztertzea

Honezkero funtzionalitatea hori gauzatzeko prototipo bi garatzen ari dira egitasmoaren baitan.

  • Liburu elektronikoen prototipoa kontsultatzeko hemen.
  • Paperezko liburuen prototipoa kontsultatzeko hemen.