Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian SmartBerri, mugikor bidez egindako erreportajeen lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

SmartBerri, mugikor bidez egindako erreportajeen lehiaketa

2017/11/29 - unibertsitatea.net
EiTBk deitu du lehiaketa, EHU/UPVrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan.
SmartBerri, mugikor bidez egindako erreportajeen lehiaketa

EITB

EiTBk, EHU/UPVrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, SmartBerri mugikorrekin egindako erreportajeen lehiaketa deitu du. Lehiaketaren asmoa ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaltzea da.

Gero eta kazetari gehiagok erabiltzen du smartphonea, berriak grabatu, editatu eta zuzenean bere kateetako albistegietan sartzeko. "Smartphonea lehenengo pantailatzat dute, gazteenek batez ere. Halaber, gero eta gehiago erabiltzen den ikus-entzunezko komunikabide tresna bilakatu da, eta online ikusten diren bideoen %60a da".

Hori dela eta, EiTBk teknologia mugikorraren bidez sormen eredu berriei ateak zabaldu nahi dizkie. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek eitb.eus webgunera jo beharko dute eta bertan fitxa bete eta erreportajea igo.

Adituek osatuko dute epaimahaia eta irabazlearen lana ETBk emango du.  Hori bakarrik ez, lehenengoak 1.499 euro jasoko ditu; bigarrenak 499 euro eta hirugarrenak 199.

Erreportajeak 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitartean igo beharko dira. Epaimahaiaren erabakia, bestalde, martxoan jakinaraziko dute.

Iturria: EITB

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari