Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUko Ekonomia Sailak "Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldia antolatu du bihar
Erabiltzailearen akzioak

UEUko Ekonomia Sailak "Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da" hitzaldia antolatu du bihar

2013/02/04 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia bihar ospatuko da (otsailak 5) eta hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izango dira. Bestalde hitzaldiarekin gaur egun bizi dugun krisi global honetatik irteteko bideak badaudela erakustea eta horren gaineko hausnarketa egitea lortu nahi da.

UEUko Ekonomia Sailak Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da hitzaldia antolatu du bihar, otsailak 5.

Hitzaldiaren helburua da gaur egun bizi dugun krisi global honetatik irteteko bideak badaudela erakustea eta horren gaineko hausnarketa egitea.

Hizlariak Itzarri Consulting-eko Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi izango dira eta arratsaldeko 19etatik 21ak bitartean arituko dira Bilboko Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa).

Hitzaldia irekia eta doanekoa da eta ez da aurrez izena eman behar.

 

UEUko Ekonomia Saila:

UEUko Ekonomia Sailak era honetako hitzaldiak antolatzen jarraitzeko asmoa du eta joango gara hauen berri ematen. Hala ere, jakizu urtean zehar egiten duen lanaren jarraipena beste bide hauetatik egin dezakezula:

  • Unibertsitatea.net-eko Otarrea dokumentu-biltegiko Ekonomia atalean argitaratutako dokumentuak kontsultatuz eta partituz.
  • Orain arte emandako hitzaldien bideoak jarraituz. Besteak beste iazko Udako Ikastaroetan Joseba Felix Tobar Arbuluk emandako "Krisia induzitua izan da" hitzaldia.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari