Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian SER kateko "El Largero" kirol saioa Deustuko Unibertsitatetik arituko da bihar
Erabiltzailearen akzioak

SER kateko "El Largero" kirol saioa Deustuko Unibertsitatetik arituko da bihar

2011/02/22 - Unibertsitatea.net
Bihar gaueko 12etatik 01.30etara bitartean emango da saioa Deustuko Unibertsitateko liburutegi berritik. Sarrerak mugatuak dira.

José Ramón de la Morenak gidatzen duen SER kateko El Largero kirol saioa Deustuko Unibertsitatetik emango da bihar (otsailak 23).

Bizkaiko campuseko liburutegi berritik (7. solairua) emitituko dute eta irratsaioan parte hartuko duten gonbidatuetako batzuk dira: Fernando Llorente, Javi Martínez, Muniain, Caparrós, Fernando García Macua, Igor Anton...

Gaueko 12etatik goizaldeko 01.30ak bitartean arituko dira eta bertaratzeko interesa duenak aldez aurretik jaso beharko du gonbidapena Deustuko campuseko bulegoetan (10.00-13.00/16.00-18.00).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari