Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Seigarren zentzumena

Dokumentuaren akzioak

Seigarren zentzumena

2015/11/20 - Unibertsitatea.net
Duela gutxi arte, pertzepzioa bost zentzumenetara mugatu izan du zientziak —ikusmena, ukimena, entzumena, usaimena eta dastamena—, hala ere, neurobiologiak erakutsi du pertzepzioak hamaikatxo bat ñabardura dituela.
Seigarren zentzumena

Elhuyar aldizkaria

Duela askotik dabiltza biologoak nerbio-bukaeretan zentzumen horren sentsorea izan daitekeen proteinaren bila, hau da, gihar eta tendoien mugimendua nerbio propiozeptiboen seinale elektriko bilakatzen duen hori zer den bilatzen aritu dira. Azkenik, The Scripps Research Istitute-ko Ardem Patapoutian ikertzailearen taldekideek saguen sentsore propiozeptibo bat aurkitu dute, Piezo 2 izena jarri diotena. Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu dute orain dela gutxi.

Piezo 2 proteina, saguen ukimenerako sentsore modura identifikatu zuten ikertzaileek, baina ikertzaileek Piezo 2 genea saguengan isilarazi eta ibilera erabat baldarra dutela konturatu ziren. Besteak beste, gorputz-adarrak ezartzeko modua erabat aldrebesa zuten, yoga egiten arituko balira bezala. 

Horien ibiltzeko eragozpenak ikusita, neurona propiozeptiboei ere eragingo ziela uste zuten, eta hortik abiatu zuten ikerketa berria, Piezo 2 propiozepzioaren sentsore modura identifikatzera eraman zituena.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Seigarren zentzumenaren sentsorea identifikatu dute.