Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sauropodo espezie berri baten burezurrak aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Sauropodo espezie berri baten burezurrak aurkitu dituzte

2010/02/24 - Unibertsitatea.net

Sauropodo dinosauro motaren 120 bat espezie ezagutzen dira eta hauen 8 burezur baino ez dira berreskuratu.

Ameriketako Estatu Batuetako paleontologo talde batek Abydosaurus mcintoshi bezala bataiatu duen Sauropodo espezie berria aurkitu du. Halaber espeziearen 4 burezur.

Aurkikuntza Utah-n egin zuten, Dinosaur National Monument deituriko zonaldean. Azken hezurra 2003an atera zuten lurpetik eta harrez gero hauen gaineko ikerketak egiten dihardute Brighman Young unibertsitatean.

Hezurrek 150 milioi urte dituzte eta burezurrek metro erdia neurtzen dute gutxi gora-behera. Espezie belarjalea dela badakite eta baita aurkitu dituzten hortzen arabera janaria ez zutela mastekatzen.