Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Santimamiñeko kobako ondorengoak dira ziur aski gaur egungo Urdaibaiko biztanleak

Dokumentuaren akzioak

Santimamiñeko kobako ondorengoak dira ziur aski gaur egungo Urdaibaiko biztanleak

2013/01/11 - Unibertsitatea.net
Antzekotasunak aurkitu dituzte duela 4.000 urteko hezur-arrastoen DNAren eta gaur egungo biztanleenaren artean. Ikerketa besteak beste Agiri Arkeologia Kultura Elkartearekin eta Estrasburgoko Unibertsitatearekin elkarlanean burutu du UPV/EHUk.

UPV/EHUko BIOMICs Taldeak burutu duen ikerketa batek dio ziur aski gaur egungo Urdaibaiko biztanleria Santimamiñeko kobetatik datorrela.

Santimamiñeko koban duela 4.000 bat urte bizi zen hominido baten masailezurraren eta koban aurkitutako beste 6 bat hezur-arrastoren DNA atera dute eta gaur egun Urdaibain bizi diren 158 bat lagunen DNArekin parekatu dute.

Emaitzek bien arteko parekotasuna nabaria dela baieztatu dute eta gaur egungo Urdaibaiko biztanleak segur aski Santimamiñen bizi zirenen ondorengoak direla diote.

Ikerketa bi urtez luzatu da eta besteak beste Agiri Arkeologia Kultura Elkartearekin eta Estrasburgoko Unibertsitatearekin elkarlanean burutu da.