Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Santimamiñe birtuala

Dokumentuaren akzioak

Santimamiñe birtuala

2008/03/31 - Unibertsitatea.net
Santimamiñeko kobaren hiru dimentsioko eredua sortu dute eta nahi duenak ikusteko aukera du.

Santimamiñeko koba birtuala sortu du Virtualware enpresak. Honetarako besteak beste koba eskaneatu dute eta bereizmen handiko 1.500 bat argazki atera dituzte haitzulo naturalaren erreplika ahalik eta fidelena egiteko.

Bisita birtualak jatorrizko kobaren alboan dagoen San Mames ermitan emango dira. Bertan bisitariak betaurreko berezi batzuk jantzi, pantaila estereoskopiko handi baten aurrean jarri eta bisita hasiko du haitzuloko 450 metroetan zehar.