Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sancho el Sabio Fundazioak 6.010 euroko beka eskainiko du ikerketarako
Erabiltzailearen akzioak

Sancho el Sabio Fundazioak 6.010 euroko beka eskainiko du ikerketarako

2007/01/08 - Unibertsitatea.net
Edozein alorreko diplomatu eta lizentziatuei zuzenduta dago beka.

Sancho el Sabio Fundazioak, Jesús Olaizola bekaren 10. edizioa antolatu du. Laguntza, 6.010€koa izango da.

Laguntzaren helburua, euskal kulturari buruzko ikerketa bultzatzea da eta edozein alorreko diplomatu eta lizentziatuei zuzenduta dago. Beka, bakarkako proiektuei zein taldeko proiektuei emango zaie eta gaia askea izango den arren,  Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetan bildutako informazioa osatu beharko du. Proposamenak, edozein euskarritan aurkeztu daitezke urtarrilaren 31a baino lehen.

Informazio gehiago 945.14.78.00 telefono zenbakian edo web gunean aurkituko duzu.





Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari