Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian San Ignacio ikastetxeak irabazi du VI. Eztabaida Torneoa
Erabiltzailearen akzioak

San Ignacio ikastetxeak irabazi du VI. Eztabaida Torneoa

2015/10/20 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak antolatzen duten ekimen bat da eta “Adin nagusitasuna 16 urtera jaitsi beharko litzateke Espainian?” izan zen finaleko gaia.
San Ignacio ikastetxeak irabazi du VI. Eztabaida Torneoa

NUPen orrialdetik hartutakoa

San Ignacio Ikastetxeko taldea izan da Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak antolatzen duten Batxilergoko VI. Eztabaida Torneoko finala. Larunbatean izan zen proba Nafarroako Parlamentuan osoko bilkura egiten den gelan, bertan, Miravalles-Redín ikastetxea sailkatu zen bigarrne tokian eta hizlari onenaren aipamena Javier Vineta Garcíari eman zioten, ikastetxe berekoa hau ere.

“Adin nagusitasuna 16 urtera jaitsi beharko litzateke Espainian?” izan zen eztabaidagaia, eta NUPeko eztabaida jardueren arduradun eta irakasleek diren hauek osatu zuten epaimahaia, besteak beste, Iñigo Virtok, Pedro Velascok, Miren Sarasibark, Rafael Garciak, Ramo Barrenak, Susana Berdoncesek eta Itziar San Martínek.

Nafarroako ikastetxe publiko eta hitzartuetako Batxilergoko 2. ikasmailako gazteei zuzendutako prestakuntza ekitaldi bat da, hauen gaitasun batzuk lantzeko proposatzen da lehiaketa. Beren prestakuntza pertsonalerako oso interesgarriak izateaz gain, trebetasun horiek unibertsitateko gradu ikasketei lotutako zenbait eskumen orokor osatzen dituzte.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari