Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Saludnova" telemedikuntzako kooperatiba

Dokumentuaren akzioak

"Saludnova" telemedikuntzako kooperatiba

2008/06/17 - Unibertsitatea.net
Sei pertsona ari dira lanean baina lau urtetan berrogeita hamar bat izatera iritsiko direla uste dute.

Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroak Saludnova enpresa proiektua jarri du martxan.

Saludnova-ren lan esparrua telemedikuntza da eta une jakin batean edo aldizka aldagai biometrikoak monitorizatzea behar duten paziente edo erabiltzaileen urrutiko kontrola egitea da bere helburua.

Horretarako mugikor bati edo pda estandar bati konektatutako haririk gabeko sentsoreak eta softwarea erabiliko dira eta honela bezeroa egoera onean edo alarma egoeran dagoen jakin ahal izango da.