Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Saguei gertatu ez zaien zerbaiten esperientzia txertatzea lortu dute

Dokumentuaren akzioak

Saguei gertatu ez zaien zerbaiten esperientzia txertatzea lortu dute

2015/03/13 - Unibertsitatea.net
Oroitzapenak txertatzeko esperimentuak egin dituzte laborategiko saguekin, oroimenari iruzur egin diezaioketela irakatsiaz.

Elhuyar Aldizkarian irakurri daitekeenaren arabera, sekula izan ez duten esperientzia bat eragiteko teknikak ezarri zaizkie laborategiko saguei. Burmuineko eremu batzuk aktibatuz oroimena manipulatu daitekeela froga duten hainbat esperimentu argitaratu dira azken bolada honetan, emaitzak, saguak oroitzera behartzea edota horien oroimena ezabatzea izan dira. Azken honetan, saguen sari-sistema manipulatu da, lotan zeudela horien oroimena kitzikatu eta esnatzean leku espezifiko batzuk gustuko izatea lortuaz.

Lo egiten dugun bitartean, burmuinak egunean zehar bizi izandakoak oroitzen ditu, burmuinean ematen den fenomeno bat da, ikasketa-prozesuan funtsezkoa dena gainera. Loa aprobetxatu dute Parisko Fisika eta Kimika Industrialeko Goi Eskolako ikertzaileek saguen garunetan bizi ez dituzten oroitzapen horiek txertatzeko.

Saguak esna zeudela jarraipen bat egin zieten ikertzaileek, horrela, aktibatzen ziren zelulak zeintzuk diren identifikatzea lortuz. Ondoren, lo zeudela, batzuei sari-sistema aktibatu zieten, leku jakinekin lotutako zelulak aktibatuz. Hurrengo egunean, sariak jasotzen zituzten lekuetara joateko joera zutela frogatu ahal izan zen. Sari-sistema aktibatu ez zitzaien saguak betiko jarrera izaten jarraitu zuten.