Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Punto Rojo kolektiboak bere estreinako lana aurkeztu du Leioan

Dokumentuaren akzioak

Punto Rojo kolektiboak bere estreinako lana aurkeztu du Leioan

2007/03/07 - Unibertsitatea.net
Aste honetan inauguratu dituzte erakusketaren ateak Leioako Kultur-Leioan eta sarrera irekia izango da. Punto Rojo Galizian sortu zen kolektiboa da baina Euskal Herriko hainbat gaztek ere bide bera hartu dute artea kolektiboan aurkezteko apustua eginez.

Punto Rojo kolektiboa Galizian sortu zen 2005. urtean. Bertan lehenengo erakusketa bat antolatu zuten, amankomunean ekintza batzuk aurrera eramateko pertsona ugari bildu zirenean. Kaleko lanak burutu zituzten jendea parte hartzera gonbidatuz eta artea bi norabidetakoa izan daitekeela erakutsiaz.

Euskal Herrian, Galizian sortu zen hari horretatik tiraka, 9 gazte elkartu eta izen bereko kolektiboa sortzea erabaki dute. Gazte hauek euren karrerak bukatuta edo bukatzear dauden ikasleak dira, euren lanei jarraipen bat ematearren elkartu direnak. Elkartuta banaka baino gauza gehiago lortu ditzaketela diote eta norbera apur bat bere lanetik urrundu behar izan dela denen artean aurrera eramandako lan hauetan.

Ilusio eta gogo guztiekin eginiko erakusketa bat da, egileek komunean dituzten ezinegonak bildu eta horren gainean hausnartuz egindako lana. Margolanak, eskulturak... sentsazio ezberdinak sortzen dituen armonia bat izango da eta Leioako Kultur-Leioan egongo da ikusgai 3 astetan zehar.