Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Psikosia dutenen narriadura kognitiboa aurresan daitekeela ondorioztatu da

Dokumentuaren akzioak

Psikosia dutenen narriadura kognitiboa aurresan daitekeela ondorioztatu da

2015/11/03 - Unibertsitatea.net
NUPen aurkeztu den doktoretza-tesi baten arabera, psikosia dutenen narriadura kognitiboa aurresan egin daiteke errendimendu kognitiboa eta mugimendu asaldurak ebaluatuaz, hain zuzen ere.
Psikosia dutenen narriadura kognitiboa aurresan daitekeela ondorioztatu da

NUPen argazkia

Elena García de Jalón Aramayo izan da psikosia dutenen narriadura kognitiboa aurresan daitekeela ondorioztatu duena. Nafarroako Unibertsitate Publikoan defendatu du bere doktoretza-tesia eta horren arabera, sei hilabete igaro ondoren, lehenengo agerraldi psikotikoa daukaten gaixoen errendimendu kognitiboa eta mugimendu asaldurak aztertuaz, psikosia pairatzen dutenen narriadura kognitiboa aurresan daiteke.

Eskizofrenia izan ohi da psikosiaren nahasmendu ohikoena, eta ezaugarri nagusiak delirioak eta haluzinazioak izaten dira. Elena García de Jalónek ateratako ondorioen artean, gaixoek narridura kognitibo bat dutela izan da. Horrek, errendimendua eta adimen-kozientea gutxiagotzea dakar hainbat funtziotan eskasiak eraginez, besteak beste, arretan, oroimenean edota funtzio eragileetan.

Hemen aurkituko dituzue doktoretza-tesiaren inguruko xehetasun guztiak: Albistea osorik.