Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenaren 5. edizioa aurreratu du AEBetako Psikiatria Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenaren 5. edizioa aurreratu du AEBetako Psikiatria Elkarteak

2010/02/10 - Unibertsitatea.net
Psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenaren 5. edizioa aurreratu du Ameriketako Estatu Batuetako Psikiatria Erakundeak: DSM-5

(Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders).

Entziklopedia honek "normala dena eta ez dena" erabakitzen omen du eta bere orrietan 300 diagnostiko inguru jasotzen ditu.

Azken edizioa 1994ekoa zen eta zientzialariak eguneraketaren zain zeuden. Hala ere behin-behineko eskuliburua da, 2 urtetan berriro ebaluatuko eta aztertuko dute eta.

Eskuliburu ofiziala 2013ko maiatzean argitaratuko da.