Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Protoaurignac kultura gizaki modernoari dagokiola ondorioztatu da
Erabiltzailearen akzioak

Protoaurignac kultura gizaki modernoari dagokiola ondorioztatu da

2015/04/28 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko ikertzaile talde batek Science aldizkarian argitaratu duenaren arabera Protoaurignac kultura gizaki modernoari dagokio.

Duela 42.000 urte inguru agertu zen Protoaurignac kuktura Europako hego-mendebaldean eta hego-erdialdean. Sekula ez da izan argi kultura hori nork sortu zuen, baina garai hartan neandertalak desagertu eta gizaki modernoa agertu zen. Baina Italiako iparraldean aurkitu berri diren bi esne-hortz aztertu ostean, Protoaurignac kultura gizaki modernoak eratu zuela ondorioztatu du nazioarteko ikerketa talde batek.

Aipaingarri sinpleak eta harrizko xaflak dira Protoaurignac kulturaren ezaugarrietako batzuk, baina giza fosilei dagokienez kultura horrekin lotura duten hiru fosil baino ez dira ezagutzen. Horietako Italian aurkitutako hortz biak dira, eta hirugarrena fetu baten hondarrak.

Hortzen esmaltearen aztertuz jakin ahal izan dute kultura mota hori nortzuk sortu zuten, hain justu, haginen esmaltearen lodiera ikertuz. Dirudienez, neandertalek esmalte meheagoa zeukaten, beraz, hortz hori gizaki moderno batena dela ondorioztatu ahal izan da. Horretaz aparte, neandertalen desagerpena Protoaurignac kulturaren hedapenarekin lotuta egon daitekeela uste da, 39.000 urtean desagertu baitziren.

Hona hemen artikula osorik: Gizaki modernoa Europara iritsi zenekoa, bi hortzetan.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari