Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Proteinadun dietak loditzea ekiditen du

Dokumentuaren akzioak

Proteinadun dietak loditzea ekiditen du

2008/05/27 - Unibertsitatea.net
Danimarka, Holanda, Britainia Handia, Bulgaria, Grezia, Txekiar Errepublika eta Espainiar Estatuko 400 familiek parte hartu dute ikerketan.

Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultatea, Europa mailan egiten ari den elikadura eta obesitateari buruzko ikerketa baten parte hartzen ari da.

Diogenes Proiektua (dieta, obesitatea eta geneak) deritzon ikerketa honetan zortzi herrialdeko 400 familiek hartu dute parte. Hasiera batean beraien pisuaren %8a galtzea eskatu zitzaien eta ondoren bost dieta desberdin egotzi zitzaizkien. Ikusi dutenaren arabera, proteinetan altua zen dieta jasotakoek ez zuten pisurik hartu, besteek berriz batez beste 2,5 kilo hartu zituzten.

Ikerketaren ondorioak 2009ko maiatzean emango dira Amsterdamen ospatuko den Obesitatearen Kongresu Europarrean.