Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Proiektu teknologikoen ProeiktEIBAR lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

Proiektu teknologikoen ProeiktEIBAR lehiaketa

2011/02/14 - Unibertsitatea.net
4. edizioa da antolatu dutena eta batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleek proiektuak aurkezteko aukera dute datorren otsailaren 28a arte.

UPV/EHUko Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak proiektu teknologikoen IV. ProiekEIBAR lehiaketa abian du.

Unibertsitateko hezkuntza ez den eremuetan teknologiaren esparrua bultzatzea du helburu eta horregatik Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei dago zuzenduta.

Ikasleen ikasketa plangintzetan dauden esparru teknologikoak jorratzeko aukera egongo da: elektrizitatea, elektronika, mekanika, automatismoak, informatika, telekomunikazioak... eta proiektuak otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira Unibertsitate Eskolan.

Informazio guztia ProiektEIBAR gunean duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari