Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Praktiketarako farmazia bulego bat sortu dute Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Praktiketarako farmazia bulego bat sortu dute Nafarroako Unibertsitatean

2009/12/17 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak eta Cinfa Laborategiak farmazia bulego bat simulatzen duen gunea estreinatu berri dute.

Gunea sortu dute ikasleek farmazia bulegoetako gaiak lantzen diren ikasgaietako ezagutzak benetan barneratzeko. Halaber, ikaslea farmaziako profesionalaren gaitasunetan trebatzen joateko: konfidentzialtasuna, pazientearekiko komunikazioa, teknologia berrien erabilera edo baliabideen kudeaketa besteak beste.