Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Politikaren irudi baikorra helarazteko lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Politikaren irudi baikorra helarazteko lehiaketa

2015/11/05 - Unibertsitatea.net
Mikro-polis izenpean, politikari buruzko entseguen lehiaketa bat antolatu du UPV/EHUk horren bidez, politikaren inguruko irudi baikorra hedatze aldera.
Politikaren irudi baikorra helarazteko lehiaketa

Lehiaketaren logoa

UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak Mikro-polis lehiaketa, politikari buruzko entseguak egitean datzana. Azaroaren 30era arte, Euskal Herriko Unibertsitatean 2015/2016 ikasturtean matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute bertan, euskaraz zein gazteleraz eta entsegu onenak 1.000 euroko saria lortuko du modalitate bakoitzean.

Lehiaketaren helburua, politikaren irudi baikorra zabaltzea litzateke eta bi fasetan banatuko da. Lehenengoan, partaide bakoitzak testu labur bat aurkeztu beharko du, originala eta argitaratu gabea. Testu horrek, 3.500 karaktere eduki behar ditu eta azaroaren 30era arte igo ahalko dira entseguak webgunera. Ondoren, hizkuntza bakoitzeko 10 testu onenak eta bi ordezko aukeratuko dira eta bigarren fasera pasa.

Bigarren fasean, gehienez ere 7.500 karaktereko entsegua idatzi beharko dute aukeratuek, bakoitzak hautatua izan den hizkuntzan eta urtarrilaren 30 eta otsailaren 29 bitartean igo beharko dituzte webgunera.

Hemen aurkituko duzue informazio guztia: Mikro-polis, politikari buruzko entseguen sariketa.