Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Polimeroen definiziorik zehatzena eta zuzenena

Dokumentuaren akzioak

Polimeroen definiziorik zehatzena eta zuzenena

2007/07/06 - Unibertsitatea.net
"Lotura kimikoen bidez elkartutako unitate errepikakor edo monomeroek osatzen duten makromolekulak dira polimeroak" izan da definizio saritua.

Markinako Lea Artibai ikastetxeak ekainean martxan jarri zuen lehiaketa baten berri eman genizuen: Zer dira polimeroak?

Badago jadanik irabazlea, Zizur Txikiko San Fermin Ikastolako Miren Etxebarria Uriz. Hauxe da Zer dira Polimeroak? galderari eman dion erantzuna:

Lotura kimikoen bidez elkartutako unitate errepikakor edo monomeroek osatzen duten makromolekulak dira polimeroak.

Epaimahaia ikastetxeko ingeniaritzako irakasleek osatu dute eta definizio irabazlea, zehatza eta zuzena izateagatik hautatu dute, hitz gutxitan argi azaltzen duelako zer den polimero bat.

Irabazleak Ipod bat irabazi du eta beste 10 parte hartzailek Ingeniosus kamiseta jasoko dute definizioen originaltasunagatik.