Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Plutonen lau ilargi txikien inguruko ondorio gehiago atera dituzte
Erabiltzailearen akzioak

Plutonen lau ilargi txikien inguruko ondorio gehiago atera dituzte

2015/06/05 - Unibertsitatea.net
Hubble Espazio Teleskopioak ateratako irudietan oinarrituta atera dituzte ondorio berriak.
Plutonen lau ilargi txikien inguruko ondorio gehiago atera dituzte

Arg. NASA, ESA, and L. Frattare (STScI)

Estix, Nix, Zerbero eta Hidra dute izena Plutonek inguruan dituen lau ilargi txikiek, Karon, ordea, handiak. Azken hamarkadan aurkitu dira ilargi txikiak eta horien dinamika eta hainbat ezaugarri fisiko aztertu dituzte Naturen argitaratutako lan batean. 

Nix eta Hidra aurkitu ziren, Zerbero 2011n eta 2012an, aldiz, Estix, lauren artean txikiena. Hala ere, denak dira Karon baino askoz txikiagoak: Plutonekin alderatuz, honen masaren % 11 inguru du Karonek, eta beste laurak, berriz, % 0,001 edo gutxiago.

Hubble Espazio Teleskopioak txikienei ateratako irudi guztiak aztertu ostean, hainbat ondorio atera dituzte M. R. Showalter eta D. P. Hamilton ikertzaile estatubatuarrek. Horietako bat, Estix, Nix eta Hidra ilargien orbitak lotuta daudela izan da, baita Nix eta Hidra elipsoide-itxurakoak direla eta modu erabat kaotikoan mugitzen direla ere. Hori, oso aldakorra den eremu grabitatorioan daudelako gertatzen da, hain justu, Pluton eta Karon grabitate-zentru berekoak izateak eraginda. 

Ilargien gainazalari erreparatuz, ezberdintasunak aurkitu dituzte ikertzaileek. Antza denez, Nix eta Hidra distiratsuak dira, Karon bezala, Zerbero ordea, ikatza bezain iluna omen da. Ikertzaileen aburuz, harrigarria da sistema batean horrelako ilargi desberdinak egotea. 

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Plutonen lau ilargi txiki bitxiak. 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari