Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ozeanoak gugan duen eragina aztergai Plentziako Itsas Estazioak antolatu duen hitzaldi-zikloan
Erabiltzailearen akzioak

Ozeanoak gugan duen eragina aztergai Plentziako Itsas Estazioak antolatu duen hitzaldi-zikloan

2014/01/22 - Unibertsitatea.net
Urtarrilaren 23tik ekainaren 26a bitartean 12 hitzaldi antolatu dituzte. Honekin egiten duten ikerketa gizarteratzea lortu nahi dute.

UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioak (PIE) hitzaldi ziklo bat antolatu du egiten duten ikerketa lana gizarteari hurbiltzeko.

Ozeanoak pertsonen bizitzan duen eraginaz hitz egingo dute "PIE Zabalduz" izenpean antolatu duten hitzaldi zikloan eta itsas zientzietako ikertzaile ugarik parte hartuko dute.

Hauxe da urtarriletik eta ekainera bitartean antolatu dutena:

Urtarrilak 23 (osteguna), Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7, Bilbo):

  • 18:30-19:00:"Ozeanoa eta Osasuna helburu dituen EHUko Plentziako Itsas Estazioa; zer da hau?" Ionan Marigómez (PIE-UPV/EHU).


Otsailak 5 (asteazkena), UPV/EHUren Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo):

  • 18:30-19:00: Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
  • 19:00-20:00: "Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspuntutik; zer da hau?" Mikel Becerro (IPNA-CISC; PIE-UPV/EHU).
  • Aurkezlea: Iñaki Saiz Salinas (UPV/EHU).

 

Martxoak 6 (osteguna), UPV/EHUren Bizkaia Aretoa:

  • 18:30-19:00: Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
  • 19:00-20:00: "Ozeanoen oszilazioak; zer dira eta zein eragin dute guregan?", Carlos García Soto (IEO Santander; PIE-UPV/EHU).
  • Aurkezlea: Jon Sáenz (PIE-UPV/EHU)

 

Apirilak 9 (asteazkena), UPV/EHUren Bizkaia Aretoa:

  • 18:30-19:00: Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
  • 19:00-20:00: "Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Antonio Villalba (CIMA, Arousa).
  • Aurkezlea: Miren P. Cajaraville (PIE-UPV/EHU).

 

Ekainak 4 (asteazkena), UPV/EHUren Bizkaia Aretoa:

  • 18:30-19:00: Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
  • 19:00-20:00: "Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?" José María Navas (INIA, Madrid).
  • Aurkezlea: Maren Ortiz Zarragoitia (PIE-UPV/EHU).

 

Ekainak 26 (osteguna), Plentziako Itsas Estazioa (Plentzia):

  • 18:30-19:00: "EHUko Kultura Zientifikoko Katedra", Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU).
  • 19:00-20:00: "Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?", Simon Munt (Pharmamar, Madrid).
  • Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU).
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari