Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Play Nano" ekimena, jolastu bitartean nanozientzia ezagutu
Erabiltzailearen akzioak

"Play Nano" ekimena, jolastu bitartean nanozientzia ezagutu

2012/11/29 - Unibertsitatea.net
Hiritarrei zientzia hurbiltzeko saiakera atsegina izan da, zientzia-eragile ezberdinen sostenguz burutu zen ekimen hau. Europa mailan garatzen ari den egitasmoaren baitan kokatzen da eta zientziaren dibulgazioa du helburu nagusitzat.

CIC nanoGUNEk, DIPC, Euskampus Fundazioak eta nanoBasque agentziak arduratu dira "Play Nano" ekimenaren antolaketaz. Kaletar arruntak zientziari buruz dituen zalantza eta galdera zientifiko potoloei jolasen eta eztabaiden bidez aurre egiteko ahalegin praktikoa garatu zuten azaroan 22an.

Donostian nanoGUNEan burutu ziren jolasen bitartez, nanoteknologiaren aurrerapenek gizartean sortzen dituzten kezkak eztabaidatu ziren. Hein berean ikerketa lerro honetan gizarteak zelako esku-hartzea izan behar duen aztertu zuten.

Teknopolis telebista saioan partaideei egindako elkarrizketak ikusgai daude hemen.

"PlayDecide" Europako proiektuan oinarritzen denez Donostian jasotako ondorio nagusiak Internetez Europan zabalduko dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari