Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jatordu nagusia 15.00ak aurretik edo ostean egiteak eragina du pisua galtzerako orduan
Erabiltzailearen akzioak

Jatordu nagusia 15.00ak aurretik edo ostean egiteak eragina du pisua galtzerako orduan

2013/01/24 - Unibertsitatea.net
Gehiegizko pisudun 420 parte hartzaile 20 astez aritu dira dieta mediterraneoan oinarritutako tratamenduan eta goizago jaten zutenek pisu gehiago galdu omen dute. Murtziako, Harvard-eko eta Tufts-eko unibertsitateetako ikerlariek egin dute ikerketa.

Murtziako, Harvard-eko eta Tufts-eko unibertsitateetako ikerlariek pisua galtzeko jatordu nagusia zein ordutan egiten den kontutan hartu behar dela diote.

Ondorio honetara iristeko gehiegizko pisudun 420 parte hartzaile dieta mediterraneoan oinarritutako tratamenduan izan dituzte 20 astetan. Hauek bi multzotan banatu zituzten: jatordu nagusia 15.00ak aurretik egiten zutenak eta 15.00ak ondoren egiten zutenak.

Emaitzen arabera goizago jaten zutenek pisu gehiago galdu du.

Ikerketa otsailean argitaratuko dute International Journal of Obesity aldizkarian.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari