Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pirinioetako hizkuntzak aztergai Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarrean

Dokumentuaren akzioak

Pirinioetako hizkuntzak aztergai Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarrean

2008/09/30 - Unibertsitatea.net
"Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" Nazioarteko Biltzarrean Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ere ospatuko da.

Urriaren 6tik 10era, Euskaltzaindiaren XVI. Nazioarteko Biltzarra egingo da Iruñean, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean.

Biltzarrean Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira, besteak beste historia eta dialektologia, literaturak, hizkuntzak eta gizarteak, toponimia...

Egitarau osoa hemen aurkituko duzu.