Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pirinioetako floraren haziak kontserbatzeko lanak egin ditu udan Aranzadi Zientzia Elkarteak
Erabiltzailearen akzioak

Pirinioetako floraren haziak kontserbatzeko lanak egin ditu udan Aranzadi Zientzia Elkarteak

2013/11/06 - Unibertsitatea.net
Pirinioek Europako landare dibertsitate handienetarikoa gordetzen dute (4000-4500 espezie) eta jakina da aldaketa klimatikoaren eraginak bereziki kaltegarriak izango direla goi mendiko landareetan.
Pirinioetako floraren haziak kontserbatzeko lanak egin ditu udan Aranzadi Zientzia Elkarteak

Irudia: www.aranzadi-zientziak.org

Aranzadiko Zientzia Elkarteko Botanika Sailak interes berezia duten Pirinioetako landare espezieen haziak bildu ditu udan. Lan hau, Millenium Seed Bank, Jacako IPE-CSIC, Xixongo Lorategi Botaniko Atlantikoa eta Gasteizko Olarizu Lorategi Botanikoarekin elkarlanean egin ditu.

Aurten, 80 espezie ingururen haziak bildu dituzte Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetan eta lan hauek Aranzadik Millenium Seed Bank erakundearekin sinaturiko akordioaren baitan kokatzen dira. Erakunde honek Cantabropyrenaicae proiektua du abian eta helburua da mendebaldeko Pirinioetako floraren (endemikoak, mehatxatuak, arraroak, egituratzaileak…) haziak “ex situ” hazi bankuetan kontserbatzea.

Pirinioek Europako landare dibertsitate handienetarikoa gordetzen dute (4000-4500 espezie) eta jakina da aldaketa klimatikoaren eraginak bereziki kaltegarriak izango direla goi mendiko landareetan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari