Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika" jardunaldiak hasiko dira bihar Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

"Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika" jardunaldiak hasiko dira bihar Gasteizen

2018/02/20 - Unibertsitatea.net
Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak EHUko Gasteizko Letren Fakultatean ospatuko dira otsailaren 21ean hasita.
"Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika" jardunaldiak hasiko dira bihar Gasteizen

Irudia: EHU

Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiei bihar (otsailak 21) emango zaie hasiera EHUren Gasteizko Letren Fakultateko Areto Nagusian.

"Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika" lelopean bost jardunaldi antolatu dituzte otsailaren 21etik maiatzaren 4a bitartean.

Hona hemen programa:

  • Otsailak 21: Pertsuasioa pintura erromanikoan: ante oculos ponitur. Juan José Usabiaga.
  • Martxoak 14: Erromanikoko hormako pinturaren erabilera liturgikoak: otoitza, begietsi eta santutzea. Ángel Pazos López.
  • Apirilak 11: Irudi ahantziak. Pintura gorrizko apainketa, Arabako eliza erromanikoetan. Isabel Mellén.
  • Apirilak 25: Behatzea eta behatua izatea: Taüll-eko Sant Climent-eko pinturen programa ikonografikoa. Milagros Guardia Pons.
  • Maiatzak 4: Azalak ezkutatutakoa. Hormako pintura erromanikoaren teknika eta kontserbazioa. Carlos Venegas.


Saioak 19.15etan hasiko dira eta sarrera librea izango da.