Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pint of Science, edalontzikada zientzia
Erabiltzailearen akzioak

Pint of Science, edalontzikada zientzia

2017/04/27 - unibertsitatea.net
Maiatzaren 15tik 17ra bitartean Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Ondarroan zientzia arloko azken ikerketak izango dira hizketagai, taberna giroan, giro lasaian. Mundu mailako ekimena da.

Maiatzaren 15tik 17ra bitartean munduko hainbat tabernetako barra ertzean zientzia gaiak izango dira hizketagai, Pint of Science ekimenarekin bat eginez; baita Euskal Herrian ere. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean zein Ondarroan izango da edalontzikada zientziaz gozatzeko aukera. Azken ikerketak laborategitik atera eta taberna girora eramatea da helburua.

Hainbat eratako gaiak landuko dira hiru egunetan eta euskarazko hitzaldirik ere ez da faltako.

Euskarazko hitzaldiak

Maiatzaren 15ean

Bilbo

Kafe Antzokian, San Vicente Kalea 2

  • Zer da Alzheimerra? Aurrerapenak ikerketan Estibaliz Capetillo Gonzalez de Zarate (Universidad del País Vasco UPV/EHU y Achucarro Basque Center for Neuroscience) , Jone Zuazo Ibarra (Achucarro Basque Center for Neuroscience)

Ondarroa

Beikozini, Iparragirre 10

  • Angelman sindromea: Garunaren misterioak. Nagore ELU. (EHU-UPV)

 

Maiatzaren 16an

Ondarroa

Kirrixki taberna, Nasa 3

  • Behi larrua, plastikoen alternatiba naturala Mireia ANDONEGI. (EKOLBER teknikaria.)
  • Datu meatzaritza: Informazioaren balioa Borja CALVO. (EHU-UPV)

 

Maiatzaren 17an

Bilbo

Kafe Antzokia, San Vicente Kalea 2

  • Irabiagailu eleanitza Eneko Antón (Basque Center on Cognition, Brain and Language) , Jon Andoni Duñabeitia (Basque Center on Cognition, Brain and Language)

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari