Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Philae ibilgailua esnatu egin da
Erabiltzailearen akzioak

Philae ibilgailua esnatu egin da

2015/06/17 - Unibertsitatea.net
Lozorrotik altxatu eta seinale bat bidali zuen Philaek pasa den larunbatean.
Philae ibilgailua esnatu egin da

Flickr-eko Creative Commonsetik hartua

"Kaixo, Lurra! Entzuten nauzue?" izan zen Philae ibilgailuak larunbat gauean 67P kometatik bidali zuen txioa, 29.000 bertxiotik gora jasoaz berehala. Misioaren arduradunak 67P kometa Eguzkira noiz hurbilduko zain zeuden, modu horretan, Philaeren eguzki-panelek argitasun gehiago jaso eta pizteko esperantzaz, eta horrela gertatu zen.

Ikertzaileek ondorioztatutakoaren arabera, beste behin ere esnatu zen, hala ere, ez zuen izan mezurik bidaltzeko haina indar, gutxienez 19 watteko energia behar baitu komunikatu ahal izateko, baita -45ºC baino tenperatura epelagoak ere, bestela ez da ordenagailua abiarazten. Momentu honetan, -35ºC -tan dago eta 24 watt dauzka Philaeren proiektu arduradunak esandakoaren arabera.

Philaek tenperatura egokia eta behar bezain beste bateria izan arren, kometan bertan posizio ezegonkorra omen dauka, oraindik ezin da jakin zehazki non dagoen ere gainera. Azken hilabeteetan 2 edo 3 ordutan egiteko moduko lanak diseinatu dituzte harentzat ingeniariek eta instrumentuak pausoz pauso pizteko plan bat.

Hemen uzten dizuegu artikulu osoa irakurgai:

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari