Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Peru Abarka Lehiaketak literatura eta ilustrazioa batu nahi ditu

Dokumentuaren akzioak

Peru Abarka Lehiaketak literatura eta ilustrazioa batu nahi ditu

2013/01/10 - Unibertsitatea.net
Narraziorik onena eta aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratu nahi ditu Peru Abarka Album Lehiaketak.

Album formatua haur literaturan erabiltzen da nagusiki baina Europako literatur joera berriek helduen literaturan ere gero eta indar gehiago duela erakusten dute.

Hori dela eta, narraziorik onena eta aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratu nahi ditu Peru Abarka Album Lehiaketak.

Narrazioak aurkezteko epea urtarrilaren 27an bukatzen da eta irabazlearen izena martxorako jakingo da. Orduan zabalduko da aukeratutako narraziorik onena ilustratzeko deialdia.

Informazio gehiago Peru Abarka Lehiaketa gunean.